Monday, November 29, 2010

Segurtasun kopiak.

Segurtasun kopiak egitea oso garrantzitsua da, ordenagailuan ditugun lan, argazki etab ezabatu daitezke eta. Hona hemen nik nola egingo nukeen nire segurtasun kopia:

- Maiztasuna: zenbatero egingo duzu? Zehaztu noiz egin kopia osoa, inkrementala edo diferentziala.
  • Hilabetean behin. Lehenengo aldiz osoa egin behar da baina handik aurrera nik inkrementala egingo nuke, nahiz eta hiru hilabetean behin nik osoa egingo nukeen.
- Euskarria: non egingo dituzu segurtasun kopiak?
  •  CD-ROM edo DVD-etan egingo nuke nik. Datu oso oso garrantzitsuak badaude edo CD-ROM edo DVD-etan behar adina memoria ez badago, disko gogor batean egingo nuke.
-Ze programa erabiliko duzu horretarako?
  • Bakula edo areca programa erabiliko nuke nik, doainik direlako eta onak direlako.



















 

Monday, November 15, 2010

Zein lizentzia mota?

Diska berria bat maerkatura ateratzeko orduan, copyright lizentzia mota aukeratuko nuke, nire helburua diskoa zabaltzea eta egindako gastuei aurre egiteko diru pixka bat lortzea delako.
Lizentzia mota honek alde onak eta txarrak dauzka.

ALDE ONA: Behar dugun dirua lortuko dugu.
ALDE TXARRA: Diska ez da gehiegi zabalduko, erosteko orduan ordaindu egin behar delako.

Thursday, November 11, 2010

Ordenagailu berriarentzat gida

Testu hau ordenagailu berria erosi behar duenarentzat erabilgarria egingo zaio. Hemen azalduko dut ordenagailu berria erosterakoan zein gauzak hartu behar diren kontuan batez ere.

Kontuan hartu beharretako gauza batzuk hauek dira:
  • MIKROPROZESAGAILUA: Ordenagailuaren garuna da, berak egiten ditu eragietak eta ordenagailuaren kontrola berak du. Aginduak cache eta RAM memoriak ematen dizkio. Mikroprozesagailu bat erosteko orduan datu hauek hartu behar dira kontuan:
    • Erlojuaren maiztasuna: Mikroprozesagaiuluaren lan erritmoa zehazten du. Hertz-etan neurtzen da. Hertz bat segunduko burutzen den agindu kopurua da. Zenbat eta maiztasun handiagoa izan orduan eta azkarrago ibiliko da ordenagailua.
    • Bit kopurua: Eragiketa bakoitzeko prozesagailuak bit kopuru bat jasotzen du. Zenbat eta bit kopuru gehiago eduki orduan eta azkarrago egingo ditu eragiketak. Gaur egungo ordenagailuek 64 bit-etako prozesagailuak izaten dituzte.



  • DISKO GOGORRA: Datuak gordetzeko biltegi garrantzitsu eta handiena da. Bertan gordetzen dira programak, fitxategiak... zuk ezabatzea erabaki arte. Disko magnetikoz osatuta dago, bate bestearen gainean kokaturik eta abiadura handian mugitzen dira. Zenbat eta azkarrago bira egin orduan eta irakurri eta idazteko ahalmen handiagoa edukiko du. Bere abiadura rpm-tan neurtzen da eta abiadura ohikoenak 5.400rpm eta 7.200rpm-takoak dira baina badaude 15.000rpm-takoak ere. Disko gogor bat erosterako orduan, biratze abiadura eta kapazitatea hartu behar dira kontuan.

  • RAM MEMORIA:  Erabili behar diren datu eta programa guztiak bertan gordetzen dira eta ordenagailua itzali edo berrerabiltzean bertako datu guztiak ezabatu egiten dira.

  • TXARTEL GRAFIKOA: Ordenagailuak prozesatutako informazioa irudi seinale bihurtzen du. Gaur egungo txartel grafikoek bere memoria eta prozesagailua dute. AGP eta PCI Express ataketara konektatzen da.

  • MONITOREA: Gehien erabiltzen den irteerako gailua da. Txartel grafikoaren bidez sortzen duen irudia ikusten da. VGA ataketara konektatzen da. Erosterako orduan kontuan hartu beharretako datuak hauek dira:
    • Tamaina: Pantailaren diagonalak zehazten du.
    • Pixel: Irudia osatzen duten puntu bakoitza.
    • Bereizmena: Pixela geroz eta gertuago badaude orduan eta bereizmen handiago izango du eta hobeto ikusiko da irudia.

  • PORTUAK: Kanpoko gailuekin konektatzeko erabiltzen diren atakak dira.




  • SARE TXARTELA: Ordenagailua sarera konektatzeko erabiltzen da.



 Portatila ala mahai gainekoa, zein aukeratu? 

Galdera hau baduzu zure buruan hona hemen bakoitzaren alde on eta txarrak.

ALDE ONAK:
  • PORTATILA: 
    • Eramangarriak dira.
    • Toki gutxi okupatzen dute.
    • Ez dute entxuferik behar.
  • MAHAI GAINEKOA:
    • Potentzia handiko ordenagailuak dira.
    • Azkarrak eta prezisoak dira bere lanean.
ALDE TXARRAK:
  • PORTATILA: 
    • Potentzia gutxiko ordenagailuak dira.
    • Mahai ganeko ordenagailuak baino motelagoak dira.
    • Gutxiago irauten dute.
  • MAHAI GAINEKOA:
    • Ez dira eramangarriak.
    • Entxufaturik egon behar dute uneoro.

 Hona hemen ordenagailu portatil bat bere ezaugarriekin:






HP PAVILION DV7_3110SS (VY558ES)





Prozesagailuaren erlojuaren maiztasuna 2.300MHz-koa da.
RAM memoria 8GB-ekoa da.
Bi disko gogor ditu 320GB-eko kapazidadea eta 7.200rpm-tako abiadura dutenak.
Txartel grafikoa "ATI Radeon HD 4530 Graphics" modelokoa da. DDR3 motako, 512MB-eko kapazitateadauka.
4 USB portu, HDMI konektore bat, VGA potu bat, Etherneteko beste portu bat,  aurikularentzako bi irteera eta mikrofonoarentzat sarrera bat ditu.
17,3"-tako pantaila du.

PREZIOA: 599,99€

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Hona hemen mahai gaineko ordenagailu bat bere ezaugarriekin:


 

 

ORDENADOR PACKARD BELL IMEDIA B4171 SP (PV.U5902.005)







Prozesagailuaren erlojuaren maiztasuan 2.5GHz koa da.
RAM memoria 4096 MB koa da.
Disko gogorra 320 MB ko kapazitatea dauka eta 7200 rpm tako abiadura.
Txartel grafikoa  "GOB Intel GMA X4500" markakoa da. 256MB-eko kapazitatea dauka.
Bi USB potu, PS2ren beste bi, VGA irteera bat, HD tarjeta audio 7.1 eta aurikulareentzako irteera ditu.

PREZIOA: 449,00€

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.